Urteko 5. igandea – B– José A. Pagola

(Marcos 1,29-39)

BIZITZAZ IRRIKA – PASIÓN POR LA VIDA

Jesus dagoen lekuan bizitza haziz doa. Horixe nabari ohi du pozik, Markos ebanjelariaren orrialde kutunak irakurtzen dituenak eta topo egiten duenak gaixoak sendatzen dituen Jesus horrekin, behartsuei harrera ona egiten, zoroak sendatzen eta bekatariei barkatzen dien Jesus horrekin.

Jesus dagoen lekuan bizitza maite da, sufritzen dutenez ardura ageri da, gaitz guztietatik liberatzeko irrika nabari da. Ez genuke ahaztu behar inoiz ere ezen ebanjelio-kontakizunek eskaintzen diguten lehen irudia Jesus sendatzailearena dena. Bizia hedatzen duen gizon batena, gaixo dena oneratzen duen batena.

Horregatik aurkitzen dugu beti beraren inguruan gizadiaren miseria: deabruak hartua den jendea, gaixoa, perlesiaduna, lepraduna, itsua, sorgorra. Bizia eskas duten gizon-emakumeak; «ilunpean bizi direnak», Bertolt Brechtek esango lukeenez.

Jesusen sendatzeek ez dute erremediatu ezer ere, esateko, gizon-emakumeen oinazezko historian. Beraren presentzia salbatzaileak ez ditu erremediatu giza problemak. Gaitzaren aurka borroka egiten jarraitu beharra dugu. Alabaina zerbait erabakitzailea eta esperantzagarria agertu digute Jesusek; Jainkoa biziaren adiskide da, eta irrikatsu maite ditu zoriontasuna, osasuna, gozamena eta bere seme-alaben betetasuna.

Kezkatzekoa da ikustea zein erraz ohitu garen heriotzara: naturaren heriotza dela, industria-kutsadurak suntsituarena alegia, dela errepideetako heriotzak, dela indarkeriaz hildakoak, dela jaiotzera iristen ez direnen heriotza, dela arimen heriotza.

Jasanezina da behatzea zein axolagabe entzuten ditugun zifra izugarriak, munduan goseak milioika hiltzen direla azaltzen digutenak, eta zein pasiboki begiratzen diogun isildua, baina eginkorra eta etengabea, den egitura zuzengabeen indarkeriari, jende ahula zokoan zokoratzen baitu.

Besteen oinazeak eta sufrimenduak ezer gutxi kezkatzen gaituzte. Ematen du, nor bere problemez bakarrik arduratzen dela, bere ongizateaz edo segurtasun pertsonalaz bakarrik. Jende askoz ari da jabetzen apatia, zabarkeria. Bizia maitatzeko gero eta ezgaiago bihurtzeko arriskua bizi dugu, zoriontsu bizi ezin denaren aurrean zirrararik ez sentitzeko arriskua.

Fededunok ez genuke ahaztu behar ezen kristau-maitasuna bizitzaz arduratzea dela beti, anai-arrebentzat zoriona irrikatsu bilatzea. Kristau-maitasuna jarrera hau da: Jainkoak gure bizitza grinatsuki maite duela konturatu denagandik jaioa, hain sutsuki maite duena non gure heriotza jasateko gai izan baita, guri betiko bizirako ateak zabaltzeko, beraren bizia betiko partekatu ahal dezagun.

José Antonio Pagola

Itzultzailea: Dionisio Amundarai

PASIÓN POR LA VIDA

Donde está Jesús crece la vida. Esto es lo que descubre con gozo quien recorre las páginas entrañables del evangelista Marcos y se encuentra con ese Jesús que cura a los enfermos, acoge a los desvalidos, sana a los enajenados y perdona a los pecadores.

Donde está Jesús hay amor a la vida, interés por los que sufren, pasión por la liberación de todo mal. No deberíamos olvidar nunca que la imagen primera que nos ofrecen los relatos evangélicos es la de un Jesús curador. Un hombre que difunde vida y restaura lo que está enfermo.

Por eso encontramos siempre a su alrededor la miseria de la humanidad: poseídos, enfermos, paralíticos, leprosos, ciegos, sordos. Hombres a los que falta vida; «los que están a oscuras», como diría Bertolt Brecht.

Las curaciones de Jesús no han solucionado prácticamente nada en la historia dolorosa de los hombres. Su presencia salvadora no ha resuelto los problemas. Hay que seguir luchando contra el mal. Pero nos han descubierto algo decisivo y esperanzador. Dios es amigo de la vida, y ama apasionadamente la felicidad, la salud, el gozo y la plenitud de sus hijos e hijas.

Inquieta ver con qué facilidad nos hemos acostumbrado a la muerte: la muerte de la naturaleza, destruida por la polución industrial, la muerte en las carreteras, la muerte por la violencia, la muerte de los que no llegan a nacer, la muerte de las almas.

Es insoportable observar con qué indiferencia escuchamos cifras aterradoras que nos hablan de la muerte de millones de hambrientos en el mundo, y con qué pasividad contemplamos la violencia callada, pero eficaz y constante, de estructuras injustas que hunden a los débiles en la marginación.

Los dolores y sufrimientos ajenos nos preocupan poco. Cada uno parece interesarse solo por sus problemas, su bienestar o su seguridad personal. La apatía se va apoderando de muchos. Corremos el riesgo de hacernos cada vez más incapaces de amar la vida y de vibrar con el que no puede vivir feliz.

José Antonio Pagola