Urteko 34. igandea – Domingo 34º T.O. José A. Pagola

B (Joan 18,32-37)

Evangelio del 25/noviembre/2018

por Coordinador – Mario González Jurado  

 

GAUZA ERABAKIGARRIA

Jesusen kontrako auzia, Jerusalemera etortzean, Pilako bizi ohi zen jauregian burutu zen segur aski. Han daude 30. urteko apirilaren goiz batean akusatu babesgabe bat, Jesus izenekoa, eta Erromako inperio-sistema boteretsuaren ordezkari bat.

Joanen ebanjelioak bien arteko hizketa dakar. Izatez, galdaketa bat baino gehiago, Jesusen hitzaldi bat dela ematen du, ebanjelariarentzat axola handiko diren gai batzuk argitzeko. Halako une batean, aldarrikapen ospetsu hau egin du Jesusek: «Honetarako jaioa naiz ni eta honetarako etorria mundura: egiaren lekuko izatera. Egiarena den orok entzuten du nire ahotsa».

Baieztapen honek Jesusen ibilbide profetikoa definitzen duen oinarrizko ezaugarria adierazten du: Jainkoaren egian bizitzeko Jesusek agertu duen gogoa. Jesusek, egia esan ez ezik, egia bilatzen du, eta, soilik, bere seme-alaba guztientzat mundu gizakoiago bat nahi duen Jainkoaren egia da.

Horregatik hitz egiten du Jesusek aginpidez, baina sasi-agintekeriarik gabe. Egiati mintzo da, baina dogmatismorik gabe. Ez da mintzo beren egia ezarri nahi izaten duten fanatikoak bezala. Ezta, hartan sinetsi gabe, derrigor defendatzen duten funtzionarioak bezala ere. Ez da sentitzen Jesus egiaren zaindari, baizik lekuko.

Jesusek ez du hartu Jainkoaren egia propagandatzat. Ez du hartu bere probetxurako, baizik eta behartsuen defentsarako. Ezin jasan du gezurra edo zuzengabekeria ezkutatzea. Ezin jasan du manipulazioa. Jesus, horrela, «ahotsik gabekoen ahots, eta ahots ozenegia dutenen aurkako ahots» (Jon Sobrino) bihurtu da.

Inoiz baino beharrezkoagoa da ahots hau, krisialdi ekonomiko larri batek harrapatua duen gizarte honetan. Egia ezkutatzea, finantza-botereen jardueraren eta halako horien eskakizunen mende jokatzen duten politikoen oinarri sendoenetako bat da. Krisialdia gezurretan biziarazi nahi digute.

Ahalegin guztia egiten dute, krisialdia bereziki eragin dutenen erantzukizuna ezkutatzeko, eta era zitalean egiten diote ezikusiarena biktima ahulenen eta babesgabeenen sufrimenduari. Premia larrikoa da krisialdi hau gizakoi egitea, arretaren zentrotzat sufritzen dutenen egia hartuz, lehen-lehenengo arreta halakoen egoerari, gero eta larriagoari, eskainiz.

Guztiei eskatzen ahal zaien lehen egia da hori, gizatasun gabeko izan nahi ez badugu. Beste guztien aurreko datua da. Ezin ohitu gara gizarte-zokoratzera eta jenderik ahulena jotzen duen etsipenera. Jesusi jarraitu nahi diogunok entzun beharra dugu haren ahotsa eta, senez bezala, azkenak diren alde jaiki beharra. «Egiarena den orok entzuten du nire ahotsa».

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

LO DECISIVO

El juicio contra Jesús tuvo lugar probablemente en el palacio en el que residía Pilato cuando acudía a Jerusalén. Allí se encuentran una mañana de abril del año 30 un reo indefenso llamado Jesús y el representante del poderoso sistema imperial de Roma.

El evangelio de Juan relata el diálogo entre ambos. En realidad, más que un interrogatorio parece un discurso de Jesús para esclarecer algunos temas que interesan mucho al evangelista. En un determinado momento, Jesús hace esta solemne proclamación: «Yo para esto nací y para esto he venido al mundo: para ser testigo de la verdad. Todo el que pertenece a la verdad escucha mi voz».

Esta afirmación recoge un rasgo básico que define la trayectoria profética de Jesús: su voluntad de vivir en la verdad de Dios. Jesús no solo dice la verdad, sino que busca la verdad, y solo la verdad de un Dios que quiere un mundo más humano para todos sus hijos.

Por eso Jesús habla con autoridad, pero sin falsos autoritarismos. Habla con sinceridad, pero sin dogmatismos. No habla como los fanáticos, que tratan de imponer su verdad. Tampoco como los funcionarios, que la defienden por obligación, aunque no crean en ella. No se siente nunca guardián de la verdad, sino testigo.

Jesús no convierte la verdad de Dios en propaganda. No la utiliza en provecho propio, sino en defensa de los pobres. No tolera la mentira o el encubrimiento de las injusticias. No soporta las manipulaciones. Jesús se convierte así en «voz de los sin voz, y voz contra los que tienen demasiada voz» (Jon Sobrino).

Esta voz es más necesaria que nunca en esta sociedad atrapada en una grave crisis económica. La ocultación de la verdad es uno de los más firmes presupuestos de la actuación de los poderes financieros y de la gestación política sometida a sus exigencias. Se nos quiere hacer vivir la crisis en la mentira.

Se hace todo lo posible para ocultar la responsabilidad de los principales causantes de la crisis y se ignora de manera perversa el sufrimiento de las víctimas más débiles e indefensas. Es urgente humanizar la crisis poniendo en el centro de atención la verdad de los que sufren y la atención prioritaria a su situación cada vez más grave.

Es la primera verdad exigible a todos si no queremos ser inhumanos. El primer dato previo a todo. No podemos acostumbrarnos a la exclusión social y la desesperanza en que están cayendo los más débiles. Quienes seguimos a Jesús hemos de escuchar su voz y salir instintivamente en defensa de los últimos. Quien es de la verdad escucha su voz.

José Antonio Pagola