Urteko 30. igandea – B José A. Pagola

(Markos 10,46-52)

por Coordinador – Mario González Jurado

evangelioPagola

OIHU GOGAIKARRI BAT

Jesus Jerikotik irten da Jerusalemerako bideari ekiteko. Bidelagun ditu ikasleak, baita jende gehiago ere. Bat-batean oihuak entzun dituzte. Eskeko itsu bat da, bide-ertzetik Jesusi deika: «Daviden Seme, erruki zaitez nitaz!”

Itsutasunak ez dio uzten gainerakoek bezala bizitzaz gozatzen. Ezin joango da inoiz ere Jerusalemera erromes. Gainera, itxi egingo lizkiokete tenpluko ateak: itsuak ezin sartu ziren eraikin sakratuan. Bizitzatik bazterturik, jendeak marjinaturik, Jainkoaren ordezkariek ahazturik, Jesusi errukia eskatzea gelditzen zaio soilik.

Ikasleak eta jarraitzaileak haserretu dira. Oihu haiek eten egin diete Jerusalemerantz lasai bide egitea. Ezin entzun diote soseguz Jesusi hitz egiten. Gogaikarri dute behartsu hura. Isilarazi egin behar dute. Horregatik, «askok egin zion errieta isil zedin».

Oso bestelakoa da Jesusen erreakzioa. Ezin jarraitu dio bere bideari gizon haren sufrimenduari ez entzunarena eginez. «Gelditu da», geldiarazi du talde osoa eta itsuari dei egiteko esan die. Bere jarraitzaileek ezin jarraitu dute beraren ondoren sufritzen ari direnen deia entzun gabe.

Sinplea da arrazoia. Mila eratan azaldu du Jesusek, paraboletan, erreguetan eta esaera bakanetan: sufritzen dutenak dira Jainkoaren begiratuaren eta bihotzaren erdigune. Horregatik eskaintzen die berak bere harrera, horregatik die kasu egiten lehentasuna eskainiz. Bere bizitza, beste ezer baino lehen, bizitzak gaizki tratatu dituenentzat du edota zuzengabeki tratatuak direnentzat, esperantzarik gabe bizitzera utziak direnentzat.

Gogaikarri gertatzen zaizkigu gaizki bizi direnen oihuak. Sumindu gaitzake ebanjelioaren orrietan etengabe halakoekin topo egiteak. Baina ez dugu zilegi ebanjelioaren mezua «urardotzea». Ez da Jesusen Elizarik sufritzen ari direnei entzun gabe.

Geure bidean ditugu. Edozein unetan aurkitzen ahal ditugu. Geugandik oso hurbil edo urrunago. Laguntza eskatzen digute eta errukia. Kristau-jarrera bakarra Jesusek itsuarekin izan duena da: «Zer nahi duzu nik zuri egitea?» Honek izan beharko luke Elizaren jarrera sufritzen ari direnen munduan: zer nahi duzu nik zuri egitea?

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

 

UN GRITO MOLESTO

Jesús sale de Jericó camino de Jerusalén. Va acompañado de sus discípulos y más gente. De pronto se escuchan unos gritos. Es un mendigo ciego que, desde el borde del camino, se dirige a Jesús: «¡Hijo de David, ten compasión de mí!».

Su ceguera le impide disfrutar de la vida como los demás. Él nunca podrá peregrinar hasta Jerusalén. Además, le cerrarían las puertas del templo: los ciegos no podían entrar en el recinto sagrado. Excluido de la vida, marginado por la gente, olvidado por los representantes de Dios, solo le queda pedir compasión a Jesús.

Los discípulos y seguidores se irritan. Aquellos gritos interrumpen su marcha tranquila hacia Jerusalén. No pueden escuchar con paz las palabras de Jesús. Aquel pobre molesta. Hay que acallar sus gritos: Por eso «muchos le regañaban para que se callara».

La reacción de Jesús es muy diferente. No puede seguir su camino ignorando el sufrimiento de aquel hombre. «Se detiene», hace que todo el grupo se pare y les pide que llamen al ciego. Sus seguidores no pueden caminar tras él sin escuchar las llamadas de los que sufren.

La razón es sencilla. Lo dice Jesús de mil maneras, en parábolas, exhortaciones y dichos sueltos: el centro de la mirada y del corazón de Dios son los que sufren. Por eso él los acoge y se vuelca en ellos de manera preferente. Su vida es, antes que nada, para los maltratados por la vida o por las injusticias: los condenados a vivir sin esperanza.

Nos molestan los gritos de los que viven mal. Nos puede irritar encontrarlos continuamente en las páginas del evangelio. Pero no nos está permitido «mutilar» su mensaje. No hay Iglesia de Jesús sin escuchar a los que sufren.

Están en nuestro camino. Los podemos encontrar en cualquier momento. Muy cerca de nosotros o más lejos. Piden ayuda y compasión. La única postura cristiana es la de Jesús ante el ciego: «¿Qué quieres que haga por ti?». Esta debería ser la actitud de la Iglesia ante el mundo de los que sufren: ¿qué quieres que haga por ti?

José Antonio Pagola