Urteko 27. igandea – A (Mateo 21,33-43)

 

JAINKOARI HUTS EGITEKO ARRISKUA

«Mahastiko langile eraileen» parabola biziki gogorra da, eta kristauok nekez uste izan dezakegu gurekin zerikusirik duen oharpen honek, Jesusek bere garaiko gidari erlijiosoei zuzendu zien honek.

Kontaera nekazari batzuez mintzo da, nagusiak bere mahastia lantzeko zeregina eman die. Alabaina, mahatsa biltzeko garaia iritsi denean, gauza harrigarri eta ezusteko bat gertatu da. Nekazariek uko egin diote uzta nagusiaren esku jartzeari. Eta nagusiak ez du jasoko hartaraino espero izan duen fruitua.

Sinestezina da nekazarien ausardia. Bata bestearen ondoren, erail egin dituzte nagusiak fruitua jasotzera bidali dizkien zerbitzariak. Are gehiago. Bere semea bera bidali dienean, «mahastiaz kanpo» bota dute hura eta erail, guztiaren jabe bakar beraiek gelditzeko.

Zer egin diezaieke mahasti-jabeak nekazari horiei? Gidari erlijiosoak urduri egon dira parabola entzuten, eta ondorio izugarri hau atera dute: erailko ditu eta beste nekazari batzuen esku ipiniko mahastia, «bere garaian fruitua eman diezaioten». Berak ari dira beren burua gaitzesten. Aurpegira bota die Jesusek: «Horregatik diotsuet: Jainkoaren erreinua zuei kendu eta fruiturik emango duen beste herri baten eskuko jarriko da».

«Jainkoaren mahastian» ez da lekurik fruiturik ematen ez dutenentzat. Jesusek iragarri eta sustatzen duen Jainkoaren erreinuaren egitasmoan ezin jarraitu dute lekua betetzen duingabe diren «nekazariek», beraren Semearen jauntasuna aintzat hartzen ez dutenek, beren burua Jainkoaren herriaren jabe, jaun eta nagusitzat ematen dutelako. Halakoen ordez «fruiturik emango duen herri bat» aukeratuko dute.

Batzuetan uste izan dugu, hain mehatxagarri den parabola honek balio duela Itun Zaharreko herriarentzat, baina ez guretzat, Elkargo Berriko herri garenontzat; izan ere, esan ohi dugu, guk jadanik bermea dugula Kristo geurekin izango dela betiko.

Oker-uste bat da. Parabola gutaz ere ari da. Jainkoak ez du zertan bedeinkatu kristautasun agor bat, espero zuen fruiturik ematen ez diot bat. Ez du zertan bat egin gure inkoherentziekin, gure desbideratzeekin eta leialtasun eskasarekin. Jainkoak nahi duena da orain ere, beraren mahastiko langile duingabeen ordez beste herri bat hartzea, Jainkoaren erreinuaren dinako diren fruituak emango dituen bat.

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

27 Tiempo ordinario – A (Mateo 21,33-43)

EL RIESGO DE DEFRAUDAR A DIOS

La parábola de los «viñadores homicidas» es tan dura que a los cristianos nos cuesta pensar que esta advertencia profética, dirigida por Jesús a los dirigentes religiosos de su tiempo, tenga algo que ver con nosotros.

El relato habla de unos labradores encargados por un señor para trabajar su viña. Llegado el tiempo de la vendimia sucede algo sorprendente e inesperado. Los labradores se niegan a entregar la cosecha. El señor no recogerá los frutos que tanto espera.

Su osadía es increíble. Uno tras otro, van matando a los criados que el señor les envía para recoger los frutos. Más aún. Cuando les envía a su propio hijo, lo echan «fuera de la viña» y lo matan para quedarse como únicos dueños de todo.

¿Qué puede hacer el señor de la viña con esos labradores? Los dirigentes religiosos, que escuchan nerviosos la parábola, sacan una conclusión terrible: los hará morir y traspasará la viña a otros labradores «que le entreguen los frutos a su tiempo». Ellos mismos se están condenando. Jesús se lo dice a la cara: «Por eso os digo que se os quitará a vosotros el reino de Dios y se dará a un pueblo que produzca sus frutos».

En la «viña de Dios» no hay sitio para quienes no aportan frutos. En el proyecto del reino de Dios que Jesús anuncia y promueve no pueden seguir ocupando un lugar «labradores» indignos que no reconozcan el señorío de su Hijo, porque se sienten propietarios, señores y amos del pueblo de Dios. Han de ser sustituidos por «un pueblo que produzca frutos».

A veces pensamos que esta parábola tan amenazadora vale para el pueblo del Antiguo Testamento, pero no para nosotros, que somos el pueblo de la Nueva Alianza y tenemos ya la garantía de que Cristo estará siempre con nosotros.

Es un error. La parábola está hablando también de nosotros. Dios no tiene por qué bendecir un cristianismo estéril del que no recibe los frutos que espera. No tiene por qué identificarse con nuestras incoherencias, desviaciones y poca fidelidad. También ahora Dios quiere que los trabajadores indignos de su viña sean sustituidos por un pueblo que produzca frutos dignos del reino de Dios.

José Antonio Pagola