Urteko 14. igandea – C (Lukas 10,1-12.17-20)

JESUSEN BI KONTSIGNA

Kristautasunaren hogei menderen buruan, zail da Jesusek bereei eman zizkien irakaspenak lotsatu gabe entzutea. Kontua ez da halakoak hitzez hitz hartzea. Ez. Soilik, berekin duten espirituaren aurka ez jardutea da kontua. Bi kontsigna gogoratuko ditut soilik.

Jesusek bere ikasleak Galileako herrixkatan barna bidali ditu, «otso artean bildots« bezala. Zeinek uste du gaur egun jokaera honek berak izan behar duela gure nortasuna gatazka eta arerio-mota guztiek joa den gizarte honetan? Eta, halere, ez dugu gure artean otso gehiagoren beharrik, baizik eta bildots gehiagorena. Elizatik edo beronen ingurumenetik oldarkortasuna edo erresumina elikatzen dugun bakoitzean, edota elkar ulertzea nekoso bihurtzen duten irainak eta erasoak botatzen, Jesusen jardueraren aurka ari ohi gara jokatzen.

Ikasleek, etxe batera joatean, agertu behar duten «lehengo» gauza da hau: «Bakea etxe honetan». Bakea da Jainkoaren erreinuaren lehen seinalea. Baldin eta Elizan ez badugu ereiten bakea elkar bizitzan, errotik ari gara desegiten geure lehen egitekoa.

Beste kontsigna nahasgarriagoa da: «Ez eraman poltsarik, ez zakutorik, ez oinetakorik». Jesusen jarraitzaileak beren bidean aurkitzen dituzten eskekoak bezala biziko dira. Ez dute eramango, ez dirurik, ez hornigairik. Oinutsik ibiliko dira, larruzko oinetako-parerik ez duten behartsuek bezala. Ez dute eramango zakutorik ere, filosofo ibiltari batzuek egin ohi zutenez.

Jende guztiak ikusi ahalko du ikasleen janzteko eta hornitzeko moduan azkenak direnekiko bizi duten zaletasuna. Harritzen gaituena da, Jesusek ez duela gogoan berekin zer eraman behar duten, baizik eta, hain justu, horren kontrakoa: zer ez duten eraman behar; behartsuenak direnengandik gehiegi urrundu ez daitezen.

Nola gauzatzen ahal da gaur egun Jesusen espiritu hau ongizatearen gizarte honetan? Ez soilik erakunde erlijioso bateko edo Elizan dukegun kargu bateko erantzukizundun bezala identifikatzen gaituen jantzi bat hartuz. Bakoitzak apal berrikusi behar dugu zein bizi-mailak, zein portaerak, zein hitzek, zein jarrerak identifikatzen gaituen hobekienik azkenak direnekin.

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

14 Tiempo ordinario – C (Lucas 10,1-12.17-20)

DOS CONSIGNAS DE JESÚS

Después de veinte siglos de cristianismo es difícil escuchar las instrucciones de Jesús a los suyos sin sentir sonrojo. No se trata de vivirlas al pie de la letra. No. Simplemente de no actuar contra el espíritu que encierran. Solo recordaré dos consignas.

Jesús envía a sus discípulos por las aldeas de Galilea como «corderos en medio de lobos». ¿Quién cree hoy que esta ha de ser nuestra identidad en una sociedad atravesada por toda clase de conflictos y enfrentamientos? Y, sin embargo, no necesitamos entre nosotros más lobos, sino más corderos. Cada vez que desde la Iglesia o su entorno se alimenta la agresividad y el resentimiento, o se lanzan insultos y ataques que hacen más difícil el mutuo entendimiento, estamos actuando contra el espíritu de Jesús.

Lo «primero» que han de comunicar sus discípulos al entrar en una casa es: «Paz a esta casa». La paz es la primera señal del reino de Dios. Si la Iglesia no introduce paz en la convivencia, los cristianos estamos anulando de raíz nuestra primera tarea.

La otra consigna es más desconcertante: «No llevéis talega, ni alforja, ni sandalias». Los seguidores de Jesús vivirán como los vagabundos que encuentran en su camino. No llevarán dinero ni provisiones. Caminarán descalzos, como tantos pobres que no tienen un par de sandalias de cuero. No llevarán siquiera una alforja, como hacían ciertos filósofos itinerantes.