Euskal Elizan Euskaraz (EEE). Zibernauta maiteok: noizbehinka, -ahalbiden arabera-, web gune honetan, "EEE" izenburupean testu labur batzuk irakurtzeko aukera izango dituzue, egunen harira berri, azalpen, burutapen edo euskal bizitzari, euskal Elizari edo gure interesatzen zaizkigun beste edozein motatako edukiak agertuko dira. Zureak ere ongi etorriak izango dira
Hona hemen berri pozgarri bat, eta horrelako gertakizuna agurtzeko bertso pare bat.
1. Gertakizuna. Joan den igandean, hots, 2008ko azaroaren 9an, EITBko bigarren katean, goizeko hamarretan, meza santua euskaraz eman zuten. Nondik? Nafarroako Intza paregabeko herri txikitik. Datozen bi igandeetan, hau da 2008ko azaroaren 16an eta 23an herri honetatik, berdin, meza santua entzuteko eta ikusteko aukera izango duzue.
2. Bertsoak. Beteluko koru eta Intza herriaren ohorez eta txaloz.
I. II
Intza herri txikia Beteluko korua
Mailoetapean, Intzan ere hor zen,
aldapatsu, txukuna, aho zabalik, erne,
denon bihotzean, ederki kantatzen,
euskal mami guztiak neskak, mutilak, berdin,
dituzu barnean, musika xamurtzen,
zuri ohore, ospe Mailoen goienetan
menderen mendetan. Jauna zen txalotzen.