ITZULINGURURIK GABE
Ez dugu ikerketa oso sakonik egin beharrik izaten, geure lasaitasuna asaldatzen diguten pertsonen aurrean hartzen dugun jarrera –autodefentsa, errezeloa eta ihesa? aurkitzeko. Zenbat itzulinguru asmatzen dugun, gogaikarri edo deseroso gertatzen zaigun jendeari iskin egiteko. Nola bizkortzen dugun geure pausajea bere problemekin, nahigabeekin eta ezbeharrekin aspertzen gaituen eta geure atzetik segika datorren jendeak harrapa ez gaitzan.
Esaten ahal litzateke, etengabeko guardia edo zaintza-jarreran bizi garela geure zoriontasuna mehatxatu lezakeen jendeari dagokionezz. Eta gure beharra duten pertsonen aurrean gure ihesa zuzenesteko modu hoberik ez dugunean, beti izaten dugu aukera «oso lanpeturik gaude» delakora jotzeko.
Bai gaurkotasun handia duen «samariarraren parabolak», nor bere egitekora joateko korrika dabiltzan gizonen eta emakumeen gizarte honetan: beren interesen ondoren asaldatzen dira, nork bere eskariak oihukatuz.
Jesusen ustez, «izaki gizatar» izateko era bat bakarrik dago. Eta ez da parabolako apaizarena edo lebitarrarena; hauek premian dagoela ikusi eta «itzulinguru bat egin dute» bidean aurrera egiteko. Bestelakoa da samariarren jokabidea: bizitzan barna begiak eta bihotza zabalik dabil, beraren laguntza behar lukeenaren aurrean gelditzeko prest.
Jesusen hitzak egiati entzuten ditugunean, badakigu deika ari zaigula areriotasuna alde batera utzi eta abegikor eta harreragile bihur gaitezen. Badakigu estu dei egiten digula beste era batean bizitzera, geure bizitzan eremu zabalago bat sortzeko gure beharra dutenentzat. Ezin kukutu edo ezkutatu gara «geure egitekoen» atzean, ezta babestu ere teoria polit batzuetan.
Kristauen anai-arreba artekotasuna ulertu duenak badaki «bide-lagun» garela guztiok; hauskor ikusten ditugunen izaera bera partekatzen dugula; batak bestearen beharra dugula guztiok. Bidean premia duen anaiari edo arrebari arretaz begiratzen dionak gustu edo zapore berri bat aurkitzen dio bizitzari. Jesusen arabera, «betiko bizia izango du ondare».
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
SIN RODEOS
No es necesario un análisis muy profundo para descubrir las actitudes de autodefensa, recelo y evasión que adoptamos ante las personas que pueden turbar nuestra tranquilidad. Cuántos rodeos para evitar a quienes nos resultan molestos o incómodos. Cómo apresuramos el paso para no dejarnos alcanzar por quienes nos agobian con sus problemas, penas y sinsabores.
Se diría que vivimos en actitud de guardia permanente ante quien puede amenazar nuestra felicidad. Y, cuando no encontramos otra manera mejor de justificar nuestra huida ante personas que nos necesitan, siempre podemos recurrir al hecho de que «estamos muy ocupados».
Qué actualidad cobra la «parábola del samaritano» en esta sociedad de hombres y mujeres que corren cada uno a sus ocupaciones, se agitan tras sus propios intereses y gritan cada uno sus propias reivindicaciones.
Según Jesús, solo hay una manera de «ser humano». Y no es la del sacerdote o el levita, que ven al necesitado y «dan un rodeo» para seguir su camino, sino la del samaritano, que camina por la vida con los ojos y el corazón bien abiertos para detenerse ante quien puede necesitar su ayuda.
Cuando escuchamos sinceramente las palabras de Jesús, sabemos que nos está llamando –a pasar de la hostilidad– a la hospitalidad. Sabemos que nos urge a vivir de otra manera, creando en nuestra vida un espacio más amplio para quienes nos necesitan. No podemos escondernos detrás de «nuestras ocupaciones» ni refugiarnos en hermosas teorías.
Quien ha comprendido la fraternidad cristiana sabe que todos somos «compañeros de viaje» que compartimos la misma condición de seres frágiles que nos necesitamos unos a otros. Quien vive atento al hermano necesitado que encuentra en su camino descubre un gusto nuevo a la vida. Según Jesús, «heredará vida eterna».
José Antonio Pagola