ERRAMU IGANDEA

E. Lecelerc

HUMUS

Testua: Jainkoarenganako bidezidorra..

Ezta hizkuntza berdina Jainko eta gizonen artean. Ulertu ezina sortu da beraien artean. Atzoarte, Jainkoak deitu eta gizonak erantzuten zuen. Gaur, berriz, gizonak ohiu egiten du, baina Jainkoa isilik darrai. Gizon bakartiarentzat bakardadearen ordu trajikoa iritsi da. Bere burrukan Jainkoak ihes egin dio eta ezin hura aurkitu. Uste baitzuen Jainkoa obra onen bidez iritsiko zuela, eta obrak ez diote atseginik eman. Gizona ezta bere ekintzen bitartez salbatzen, bera Jainkoaren obra bihurtzean baino. Horregatik, Jainko Aitaren eskutan, gizona eltzegilearen buztina baino bigunagoa bihurtu behar du; otarregilearen zumea baino apalagoa eta arinagoa; negu bihotzean abandonatzen del egur lehorra baino pobreagoa. Orduan zabalduko zaio gizonari aterik zabalena, Jainko Aitaren bihotzarena, eta orduan bai konfiantzaz bere bizitza eta izate guztia Aita horren eskutan utziko ditu eta salbamenran dastaketa emango zaio. Obedientzia santuan sartu baita. Eta ume bezala Jainkoarekin, kreazioaren jolasean partaide izango da. Mina eta plazerretik aruntzagoko egoeran, poza eta eramanpena ezagutuko ditu; bizitza eta heriotza; eguzkia eta itzala. Jainkoarengan bizi da eta Jainkoarena da Harengan bizi da eta Harengan hartzen du atseden.

Otoitza

On ona zaren Jainko Aita, umeak, pobreak, txikiak, baztertuak, biltzen dira, Bakezko Erregeari kantatzera. Zure izenean datorrena. Kantu horrek , gizoarentzat duzun adiskidetasunaren ohiartzuna dakarkigu. Bedeinkatzu gatzazu Jauna, eta isuri zure Espiritu Santua, gure artean, denon bakea, eta guztientzat bakea sor dadin. Zeure Semearen Pasioak, gizon ororen pasioak, benetako bakearen aintza dakarkigula. Amen

Jokabidea

Jerusalengo herriak, eta antzinako gregoriano kantak dioenez, hebertarren umeak “PUERI HEBREORUM”, Jesus onartu zuten Bakezko Errege bezala, eta kantuz goratzen zuten. Errege honek, Jainkoaren erreinua dakar berarekin. Jainkoaren eran mundua gidatuko duen Erregea. Ez du indarrik eta ezpatarik behar bere erreinua defendatzeko. Bere erregetza bere biziaren emaitzarekin dakar. Bizia ematean sufrimendua, eskandaloa, barkamena, eta Aitaren eskutan jartzeak lagunduko diote. Bere erregetzan “JESUS NAZARETARRA, JUDUEN ERREGEA”, drama batean garatzen da. Drama horretako sarean, zenabit hari: gorrotoa, ezin ikusia, inbiria,mespretxua, ezin ikusia, traizioa, beldurra, bakarrik uztea…Esperantzarik-eza eta heriotza.. Baita ere, ezkutaturik eta beldurti, maitasun sentimentuak, jarraipen desioak, zerbitzu joerak…
Non nago ni, eta non nire kristau elkartea indarkeriz eta biolentziaz jokatzen ari den drama honetan?. Drama hau gizartean garatzen diren drama askoren , eta gure artean jokatzen ari denaren dramaren eredua baita. Zer isladatzen duten Izkribau eta apaiz, Pilato eta Herodes, Pedro eta Zirineoak, Lapurron eta Ehuntariak, Joan eta Nikodemok, Maria eta Madalenak? Nola tajutzen da gure fededun izakera, pertsonai horiek diztirazten duten argitan? Gure kristau elkartetan agertzen den irudiak ba ote du Gurutziltzaenarekin zer ikusirik?. Sentitzen al dugu, Paolok bezala, Jesus gurutziltzatua ikustean: Kristo da gure bakea?.

“ORAI ZAITEZ GUTZAZ BAKEAN BIZI ZAREN, BAKEZKO ERREGEA”.