Gurekin egon

Gurekin egon, gurekin, Jauna,
oraino dugun hitz egin!
Heldu da gaua ilun iluna,
gurekin egon, gurekin!

Zertaz mintzo zineten bihotz ilun,
ibiliz hola, bihotz ilun?
Hara Jerusalenen herenegun
Jesus hil dela, herenegun.

Gutarteko jendeak bizi dela
omen dabiltza, bizi dela!
Gizon zentzugabea, zein epela
zuen bihotza, zein epela!

Kristok behar zituen jasan behar
horiek oro, jasan behar,
piztu eta zadien ospean sar,
betiereko ospean sar.