Pello Zabala
Hara JoseInazio Gonzalez Faus teologo jesuitak idatzitako lantxo irakurt-pitxi finetakoa eta mamidunetakoa. Asteburuko nire irakurgaietan hauxe gustatu ba. Itzuliaz gozatu dut, mamina papurtuz joan naizelako. Ea gustuko duzuen.
Jesus Nazaretekoaren garaitsuan, nork eta errabino noble batek galdu omen zuen fedea, jendea harriduraz gaindiezinka fortunatzerainoxe. Baina izan zen beste maisu bat, honakoa zierto erantsi zuena: “Zorionekoa errabinoa, zeren hemendik aurrera, egiten duen ona ta laguntza guztia, ez meritutzat, ez inongo sariren zain obratuko baitu”. Halakoxe lezioa damaigute aspaldian (inbiri pixka bat ere bai) hainbat fedegabe ongilek: oneginean eta laguntzan arraso sartuta eta inongo zeru-saritan pentsatu eta itxaro ere gabe. Jesusen eskola ere hortik zihoan: “Jauna, Jauna” sarri diona ez baino, Aitaren borondatean dabilena sartuko da erreinuan”. Eta erreparatzea nahikoa, gutako fededun askok baino dezentez hobeto kunplitzen dutela Aitaren borondatea fedegabe batzuk.
Joan den mendean, elizako profeta handia genuen Emmanuel Mounier, Esprit aldizkariaren sorleak, hala utzi zuen klaro idatzita: Gerora datorkigun gizaki moeta, ez da ezaguna izango Jainkoarekiko harremanaz prezeski, eta bai izango mundu ta gizarte honetako baztertu-kondenatuekiko harreman errukizkoaz estimatua. Beste egoera lazgarriago batean, Simone Weil emakume handiak, konbertittu arren eliz atarian gelditzea erabaki zuenak, hala utzi zigun beste irakurt-pitxi batean: "Pertsona baten bihotz-arimen berri jakiteko, ez erreparatu Jainkoaz hitzegiteko duen sakontasunari, eta bai lurreko bizimodu honetaz esaten duenari: hor antzematen baitzaio zenbat kixkaltzen utzi dion bere buru ta barruari Jainko maitasunaren labean”.
Testigantza hauek Adolf Hitleren menpe eraila izan zen martiri handi Dietrich Bonhoeffer artzainarengana garamatzate. Honela erran zigun: “Jesusen Jainkoa bestelakoa da, gizon-emakume erlijiozaleak espero duenaren erabat bestelakoa”. Ok egin diezaguke, baina halaxe da. Zeren eta, Jesusengan ez zaigu agertu Jainko “ahalguztidun ezkuturik”, eta bai, aldiz, bere botere guztia erantzi eta gure debilidadeaz eta guk sortutako biktimekin bat eginez jantzi zaiguna. Beraz, gure kapritxo ta komenientzitara makurtuko ez zaigun Jauna, baina geroa itzaltzen ez diguna eta berrionik sendoen eta argiena damaiguna.
Horiek horrela, zuek fedegabeok lasaitu nahi zaituet: Ez apuratu ezin sinetsiz zabiltzatenok. Jende asko da tartean holakoa. Kristauok onartzen dugu Kredoan aitortzen dugun “santuen elkartasuna, santuen komunioa”. Horren arabera, Jainkoarena gu guztiona da. Horregatik, gu guztion eginkizun da, sinestunek fedegabeen ordez sinestea, eta etsi dutenen alde itxarotea.
Aspaldi ja, idazkitxo batean ipini nien iruzkintxoa Atahualpa Yupanki maisuaren bertso hauei:
“Hay cosas en este mundo
más importantes que Dios:
que un hombre no escupa sangre
pa’que otros vivan mejor”.
Eta hauxe eman nion komentario: Jesus ezagutu duenari ez dirudio ahapaldi hau Atahualpari sortu zaionik, baizik badaki Jainko Aita dela jakinarazi nahi diguna, Berarekin jardun aurrez, gizakiekin behar dugula aritu: ez duela inortxok odolik kanporatu behar, beste batzuk ondotxo bizi daitezen (ondotxo eta agian otoizlariago ere bai) .
Horregatik, mereziko al dugu kristau zintzo askok gure inkoherentzia askotxoren barkazioa!?