Atsekabe handiz zure -guretzat hain maitagarria eta estimagarria den- liburua: Jesus. Hurbiltasun historikoa, nihil obstat lortu izan arren, liburutegietatik erretiratua izan dela jakin dugu. Ulertu eta onartu ezina guretzat. Nor egon daiteke horren guztien atzetik jakin nahiko genuke.
Dena den, une latz honetan, zurekin gaudela adierazi nahi dizugu. Eta honekin batera, gure maitasun guztia, gure solidaritza eta gure esker ona, egin eta egiten duzun guztiarengatik, eman nahi dizkizugu ere. Kemena ez zaizula faltatuko delakoan gaude. Jauna zurekin. Horrek gorde eta areagotzen du gure itxaropena.
Besarkada handi bat.
Jesuiten Euskal Mezaren Taldea