Gure mutikoak urte bat bete du, beraz zorionak!!! Ez da txantxetakoa, ez. Izugarrizko lorpena nire ustez. Txapela daramat nire buruko soilgunea estaltzeko, baina une honetan, katarroa harrapatzeko arriskupean ere, txapelari eutsi, kendu eta ospe handiz diot: “Herrieliza Webgunea” txapeau !!! Txalo, oso ondo, eta aurrera. Txalo beroa erantzunkizun txiki edo handi lanetan hartu duten guztiei: teknikariei, batzarkidei, bere izkribuekin orri elektroniko hauek elikatu dituzten egilei, animoa eman duten lagunei, eta batez ere… irakurlei. Irakurlerik gabe, porrot hutsa izango zen.
Esan eta egin, horra hor gakoa. Gure bileretan azken larogei urtetan zenbat hitz erre ditugu, baina ekintzetara iristeko, askotan erdiko bidean gelditu gara, erdixka edo ezer egin gabe. Baina gaur fruitu xume hau, tente eta lirain, erakuts dezakegu. Hala eta guztiz ere badira akats batzuk esateko: nafar kutsu eta batez ere euskal kutsu eskasa dario. Non agertu dira gure herri honen eta gure eliza honen gorabeherak, kezkak, egoera bortitzak, lorpen txikiak baina eskergarriak? non kaleko jendearen iritsiak, erantzunak, ikuspuntuak, eskaerak, erakarpenak? Berriz belarri eta begi bakarrik bihurtuko gara? Ez da kritika garratza inoren kontra, ez. Nik lehenak “mea culpa” ozenki esan behar dut, inor gehiagori bota ordez. Nik hartu nuen orri euskalduna animatzeko ardura. Eta bi kolaborazio kenduta ez da ezer gehiago agertu “Herrieliza”-n, itzulpen batzuk izan ezik. Euskaldunak orain arte ez genekien idazten gure hizkuntzaz. Ikasi dugu baina zertarako, lehen bezain iletratuak gelditzen bagara? Gure gizartea elebiduna bada, gure elizbarrutiaren hizkuntza ofiziala euskara bada, non agertzen da elebitasun hori? Izenburuak jartzeko bakarrik? Euskal esparru honetan egia da goiko izenburua: “hitzetik ekintzera tarte luzeegia”. Hurrengo urtea egiaren eta elebitasunaren urtea izan behar da. Euskal kolaborazioak etor daitezen, berriak, bertsoak, historioak, abestiak, omiliak eta edozein ateraldi edo gertaldi. Nik ere zin dagit. Eta nire hitza ekintza bihurtuz, joan den XXX igandearen lehen irakurgaia, Jeremiasena, alegia, honako bertso hauen pizgarri iturria izan dut: HERRIA DOAJr 31,7-9IHots egin, egin oihubai, egin irrintzi,askatu gaitu Jaunak,ta burdinak hautsi,herriaren hondarrak,herri xume bitxi,pozaren pozez Jaunaozenki goretsi. IIHaien artean daudeHerren ta itsuak, haurdun eta umezutz,amak eta antzuak,gartzeletatik asketa zoriontsuak« Nafar oinez »-ko haurrak,eta jakintsuak. IIIArin doa herriabegira lerroak,loreak eskuetan,oinetan erroak,Ni Jaungoikoa nautexurgatuz malkoak,negarra orain poza,ahoan bertsoak. HERRI HONI JARRI IZENA Kepa Ezeolaza