Urteko 30. igandea -A (Mateo 22,34-40)

 

EZ AHAZTU FUNTSEZKOA

Ez zuten izan batere erraza Jesusen garaikideek beren erlijioaren muinaz ikuspegi argi bat lortzea. Jende xumea erdi galdurik sentitu ohi zen. Lege-maisuak legeko seiehun eta hamahiru aginduz mintzo ohi ziren. Nola norabidetu halako agindu eta debeku-sare korapilatu batean? Halako batean, Jesusengana iritsi zen arazoa: zer da garrantzizkoena eta erabakitzaileena? Zein da agindurik nagusiena, gainerakoei zentzurik ematen ahal diena?

Jesusek ez zuen izan burua nekatu beharrik, judu-gizonezkoek egunaren hasieran eta bukaeran egunero errepikatzen zituzten otoitzeko hitzak gogora erakarririk erantzun zien: «Entzun, Israel, Jauna zeure Jainkoa da Jaun bakarra. Maita ezazu Jauna zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo-gogoz, zeure izate guztiaz». Berak ere jaulkiak zituen hitz haiek goiz hartan. Jainkoa muintzat harturik bizitzen lagundu ohi zioten berari. Hori zuen bere lehen egitekoa.

Berehala, ordea, inork galdetu ez ziona gehitu zuen: «Hau da bigarren agindua: maita ezazu lagun hurkoa zeure burua bezala». Ezer ez bi agindu hauek baino garrantzizkoagorik. Bereizezin dira Jesusentzat. Ezin bateratuak dira Jainkoa maitatzea eta hurkoa axolagabe uztea.

Geuri ere galdera asko datorkigu burura. Zer da Jainkoa maitatzea? Nolatan maita daiteke bat, ikusi ere ikusi ezin den bat? Jainkoa maitatzeaz hitz egitean, hebrearrek ez zieten erreparatzen bihotzean sortzen ahal zaizkigun sentimenduei. Jainkoaganako fedea ez datza «aldarte-egoera» batean. Jainkoa maitatzea, soil-soilik, bizitzaren erdigune edo muintzat bera hartzean da, den-dena beraren nahiaren arabera bizitzeko.

Horregatik gehitu du Jesusek bigarren agindua. Ezinezkoak dira Jainkoa maitatzea eta sufritzen ari den jendeaz, Jainkoak hainbeste maite duen hartaz, ahazturik bizitzea. Ez da «eremu sagaraturik», hartan Jainkoarekin bakarka «konpondu» ahal izateko, gainerakoei bizkar emanez. Jainkoaganako maitasuna, beraren seme-alabak ahazten dituena, gezur hutsa.

Kristau-erlijioa korapilatsua eta ulergaitza iruditzen zaio gaur egun jende ez gutxiri. Segur aski, biltze-prozesu baten beharra dugu Elizan, funtsezkoenari eutsi, bigarren mailako gehikuntzak alde batera utzi eta garrantzikoenarekin gelditzeko: Jainkoa neure indar guztiez maitatu eta gainerakoak maitatu neure burua bezala.

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

30 Tiempo ordinario – A (Mateo 22,34-40)

NO OLVIDAR LO ESENCIAL

No era fácil para los contemporáneos de Jesús tener una visión clara de lo que constituía el núcleo de su religión. La gente sencilla se sentía perdida. Los escribas hablaban de seiscientos trece mandamientos contenidos en la ley. ¿Cómo orientarse en una red tan complicada de preceptos y prohibiciones? En algún momento, el planteamiento llegó hasta Jesús: ¿qué es lo más importante y decisivo? ¿Cuál es el mandamiento principal, el que puede dar sentido a los demás?

Jesús no se lo pensó dos veces y respondió recordando unas palabras que todos los judíos varones repetían diariamente al comienzo y al final del día: «Escucha, Israel, el Señor, nuestro Dios, es el único Señor. Amarás al Señor, tu Dios, con todo tu corazón, con toda tu alma, con todo tu ser». Él mismo había pronunciado aquella mañana estas palabras. A él le ayudaban a vivir centrado en Dios. Esto era lo primero para él.

Enseguida añadió algo que nadie le había preguntado: «El segundo mandato es: amarás a tu prójimo como a ti mismo». Nada hay más importante que estos dos mandamientos. Para Jesús son inseparables. No se puede amar a Dios y desentenderse del vecino.

A nosotros se nos ocurren muchas preguntas. ¿Qué es amar a Dios? ¿Cómo se puede amar a alguien a quien no es posible siquiera ver? Al hablar del amor a Dios, los hebreos no pensaban en los sentimientos que pueden nacer en nuestro corazón. La fe en Dios no consiste en un «estado de ánimo». Amar a Dios es sencillamente centrar la vida en él para vivirlo todo desde su voluntad.

Por eso añade Jesús el segundo mandamiento. No es posible amar a Dios y vivir olvidado de gente que sufre y a la que Dios ama tanto. No hay un «espacio sagrado» en el que podamos «entendernos» a solas con Dios, de espaldas a los demás. Un amor a Dios que olvida a sus hijos e hijas es una gran mentira.

La religión cristiana les resulta hoy a no pocos complicada y difícil de entender. Probablemente necesitamos en la Iglesia un proceso de concentración en lo esencial para desprendernos de añadidos secundarios y quedarnos con lo importante: amar a Dios con todas mis fuerzas y querer a los demás como me quiero a mí mismo.

José Antonio Pagola