Urteko 12. igandea – A (Mateo 10,26-33)

 

JESUSI JARRAITU
BELDURRIK GABE

Jesus gurutzean eraila izanaren oroitzapena oso bizirik zegoen artean. Kristau-elkarteetan Jesusen nekaldiaren bertsio desberdinak zebiltzan. Denek zekiten ezen arriskutsua dela hain azken txarra izan duen baten jarraitzaile izatea. Gogoan zuten Jesusen esaldi hau: «Ikaslea ez da beraren maisua baino handiago». Berari Beeltzebul deitu badiote, zer ez dute esango beraren jarraitzaileez?

Jesusek ez zuen nahi bere ikasleak ustekerian erortzea. Ezin uste izan du inork ere berari jarraitzen diola, era batera edo bestera beraren zoria partekatu gabe. Uneren batean norbaitek uko egingo digu, tratu txarrik emango, irainduko edo gaitzetsiko. Zer egin?

Barnetik irten zaio Jesusi erantzuna: «Ez izan haien beldur». Kaltegarria da beldurra. Ez luke elkortu behar inoiz ere Jesusen ikaslea. Ez dute isildu behar ikasleek. Ez diote utzi behar haren mezua zabaltzeari, ezergatik ere.

Pertsekuzioaren aurrean nola jokatu argitu die Jesusek. Berarekin hasia da, jada, Jainkoaren Berri Ona agertzen. Konfiantza izan behar dute. Askorentzat artean «tapaturik» eta «ezkutuan» dagoena, egun batean agerian geratuko da: ezagun-ezagun bihurtuko da Jainkoaren Misterioa: bai gizakiari dion maitasuna, bai haren egitasmoa, guztientzat bizitza zoriontsuago egitea.

Jesusen jarraitzaileak deituak daude agerpen-prozesuan oraintxetik parte hartzera: «Nik gauez diotsuedana, esan zuek egun-argi betean». Arratsean, atsedetera joan aurretik, esan diena, beldurrik gabe aldarrikatu behar dute «egun-argi betean». «Nik belarrira diotsuedana, aldarrikatu zuek teilatu gainetik». Bihotzean sakon sar dakien belarrira xuxurlatzen diena, jendaurreko egin behar dute.

Beldurrik ez izateko errepikatu die. «Nire alde jarri denak», ez du zertan ezeren beldur izan. Halakoarentzat, ezusteko gozo izango da azken auzia. Epailea, «zeruko nire Aita» izango da, mugarik gabe maite zaituztena. Defendatzailea ni neu izango naiz, «zuen alde jarriko naizen hau». Zeinek ematen ahal digu esperantza handiagorik probaldietan?

Jesusek bere jarraitzaileak sinestedun-talde bezala irudikatzen zituen, beldurrik gabe «beraren alde jartzen» dakitenen talde bezala. Eta guk, nolatan dugu hain askatasun txikia, Jesusekin leialago diren bideak urratzeko orduan? Zergatik ez gara ausartzen planteatzera, era xume, argi eta zehatzean, ebanjelioaren funtsa?

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

12 Tiempo ordinario – A (Mateo 10,26-33)

SEGUIR A JESÚS
SIN MIEDO

El recuerdo de la ejecución de Jesús estaba todavía muy reciente. Por las comunidades cristianas circulaban diversas versiones de su pasión. Todos sabían que era peligroso seguir a alguien que había terminado tan mal. Se recordaba una frase de Jesús: «El discípulo no está por encima de su maestro». Si a él le han llamado Belcebú, ¿qué no dirán de sus seguidores?

Jesús no quería que sus discípulos se hicieran falsas ilusiones. Nadie puede pretender seguirle de verdad sin compartir de alguna manera su suerte. En algún momento alguien nos rechazará, maltratará, insultará o condenará. ¿Qué hay que hacer?

La respuesta le sale a Jesús desde dentro: «No les tengáis miedo». El miedo es malo. No ha de paralizar nunca a sus discípulos. No han de callarse. No han de cesar de propagar su mensaje por ningún motivo.

Jesús les explica cómo han de situarse ante la persecución. Con él ha comenzado ya la revelación de la Buena Noticia de Dios. Deben confiar. Lo que todavía está «encubierto» y «escondido» a muchos, un día quedará patente: se conocerá el Misterio de Dios, su amor al ser humano y su proyecto de una vida más feliz para todos.

Los seguidores de Jesús están llamados a tomar parte desde ahora en ese proceso de revelación: «Lo que yo os digo de noche, decidlo en pleno día». Lo que les explica al anochecer, antes de retirarse a descansar, lo tienen que comunicar sin miedo «en pleno día». «Lo que yo os digo al oído, pregonadlo desde los tejados». Lo que les susurra al oído para que penetre bien en su corazón, lo tienen que hacer público.

Jesús insiste en que no tengan miedo. «Quien se pone de mi parte», nada ha de temer. El último juicio será para él una sorpresa gozosa. El juez será «mi Padre del cielo», el que os ama sin fin. El defensor seré yo mismo, que «me pondré de vuestra parte». ¿Quién puede infundirnos más esperanza en medio de las pruebas?

Jesús imaginaba a sus seguidores como un grupo de creyentes que saben «ponerse de su parte» sin miedo. ¿Por qué somos tan poco libres para abrir nuevos caminos más fieles a Jesús? ¿Por qué no nos atrevemos a plantear de manera sencilla, clara y concreta lo esencial del evangelio?

José Antonio Pagola