Pazkoaldiko 5. igandea – A (Joan 14,1-12)

 

EZ ZAITEZTE GELDITU JESUS GABE

Azken afari bukaeran, bereei agur egiten hasi da Jesus: jada ez da luze egongo beraiekin. Ikasleak uste galdurik geratu dira eta harriturik. Garbi hitz egin ez badie ere, guztiek sumatu dute herioak eramango duela Jesus laster beren artetik. Zer atarramendu orduan beraiek?

Lur jota dakuski Jesusek. Beraiek fedean sendotzeko garaia du, Jainkoagan beste era batean sinesten irakatsiz: «Ez dadila dardaratu zuen bihotza. Sinetsi Jainkoagan eta sinetsi nigan ere». Jainkoagan konfiantza izaten jarraitu behar dute, baina beragan ere izan behar dute aurrerantzean konfiantzarik, hauxe baitute Jainkoaren sinesteko biderik hobena.

Jesusek, ondoren, beste hodeiertz bat agertu die. Beraren heriotzak ez die eragin behar beren fedea galtzera. Izatez, uzten baditu, Aitaren misteriorantz jo dezaten da. Halere, ez ditu ahazturik utziko. Gogoan izango ditu aurrerantzean ere. Leku bat prestatuko die Aitaren etxean, eta egun batean itzuliko da guztiak berekin eramateko. Azkenean berriro elkarrekin biziko dira, betiko!

Ikasleei nekoso gertatu zaie halako gauza handios batean sinestea. Bihotzean mila duda eta galdera-mota sortu zaie. Antzeko zerbait gertatu ohi zaigu geuri ere: ez ote da hau guztia amets zoragarri huts bat? Ez ote da ustekeria engainagarri bat? Nork bermatzen ahal digu horrelako zoria? Tomasek, betiko bere sen errealistaz, galdera bat egin dio: nola ezagutu genezake Jainkoaren misteriora daraman bidea?

Jesusen erantzuna ustekabeko erronka da: «Neu naiz bidea, egia eta bizia». Ez da ezagutzen erlijioen historian horrelako baieztapen ausartik. Jainko Aitaren misteriora sartzeko egin dezagun bide bezala eskaini zaigu Jesus. Berak argitzen ahal digu bizitzaren azken sekretua edo misterioa. Giza bihotzak antsiatzen duen bizi betea eman diezaguke berak.

Asko dira gaur egun Jainkoaganako biderik gabe geratu diren gizon-emakumeak. Ez dira ateo. Ez dute ukatu Jainkoa sekula jakinaren gainean. Ez dakite berek ere sinesten duten ala ez. Eliza utzi badute, kristauok «Jainko» deitzen dugun bizitzaren azken misterioa gustura bilatzeko, hartan bide erakargarririk aurkitu ez dutelako izan da, agian. Eliza uztean, batzuek Jesus ere utzi egin dute aldi berean. Lerro xume hauen bidez, zuetako aski jendek sumatzen duzuen gauzatxo bat esan nahi nizueke.

Eliza baino askoz handiagoa da Jesus. Ez ezazu nahasi Kristo kristauekin. Ez ezazue nahasi haren ebanjelioa gure sermoiekin. Beste guztia utzi baduzue ere, ez zaitezte gelditu Jesus gabe. Harengan aurkituko duzue bidea, egia eta bizia, guk ezin agertu ahal izan dizueguna. Liluragarri gerta dakizueke Jesus.

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

5 Pascua – A (Juan 14,1-12)

NO OS QUEDÉIS
SIN JESÚS

Al final de la última cena, Jesús comienza a despedirse de los suyos: ya no estará mucho tiempo con ellos. Los discípulos quedan desconcertados y sobrecogidos. Aunque no les habla claramente, todos intuyen que pronto la muerte lo arrebatará de su lado. ¿Qué será de ellos sin él?

Jesús los ve abatidos. Es el momento de reafirmarlos en la fe, enseñándoles a creer en Dios de manera diferente: «Que no tiemble vuestro corazón. Creed en Dios y creed también en mí». Han de seguir confiando en Dios, pero en adelante han de creer también en él, pues es el mejor camino para creer en Dios.

Jesús les descubre luego un horizonte nuevo. Su muerte no ha de hacer naufragar su fe. En realidad, los deja para encaminarse hacia el misterio del Padre. Pero no los olvidará. Seguirá pensando en ellos. Les preparará un lugar en la casa del Padre y un día volverá para llevárselos consigo. ¡Por fin estarán de nuevo juntos para siempre!

A los discípulos se les hace difícil creer algo tan grandioso. En su corazón se despiertan toda clase de dudas e interrogantes. También a nosotros nos sucede algo parecido: ¿no es todo esto un bello sueño? ¿No es una ilusión engañosa? ¿Quién nos puede garantizar semejante destino? Tomás, con su sentido realista de siempre, solo le hace una pregunta: ¿cómo podemos saber el camino que conduce al misterio de Dios?

La respuesta de Jesús es un desafío inesperado: «Yo soy el camino, la verdad y la vida». No se conoce en la historia de las religiones una afirmación tan audaz. Jesús se ofrece como el camino que podemos recorrer para entrar en el misterio de un Dios Padre. Él nos puede descubrir el secreto último de la existencia. Él nos puede comunicar la vida plena que anhela el corazón humano.

Son hoy muchos los hombres y mujeres que se han quedado sin caminos hacia Dios. No son ateos. Nunca han rechazado a Dios de manera consciente. Ni ellos mismos saben si creen o no. Tal vez han dejado la Iglesia porque no han encontrado en ella un camino atractivo para buscar con gozo el misterio último de la vida que los creyentes llamamos «Dios».

Al abandonar la Iglesia, algunos han abandonado al mismo tiempo a Jesús. Desde estas modestas líneas yo os quiero decir algo que bastantes intuís. Jesús es más grande que la Iglesia. No confundáis a Cristo con los cristianos. No confundáis su evangelio con nuestros sermones. Aunque lo dejéis todo, no os quedéis sin Jesús. En él encontraréis el camino, la verdad y la vida que nosotros no os hemos sabido mostrar. Jesús os puede sorprender.

                                                                                         Jose Antonio Pagola