Inicio Enlaces Contactar Editores Cursos

Inicio » Comentarios litúrgicos, La Palabra

Mendekoste / Pentecostés – José A. Pagola

-B (Joan 20,19-23)

Evangelio del 20/mayo/2018

por Coordinador – Mario González Jurado

ERABERRITU GAITZAZU BARNEZ

Apurka-apurka barnetasunik gabe bizitzen ikasten ari gara. Jada ez dugu harremanetan egon beharrik geugan dugun alderik hobenarekin. Aski dugu denbora-pasa bizitzearekin. Konformaturik gaude arimarik gabe jokatzearekin eta ongizateaz bakarrik janaritzearekin. Ez dugu egiaren bila arriskatu nahi. Zatoz, Espiritu Santua, eta aska gaitzazu barne hutsunetik.

Errorik gabe eta helmugarik gabe bizitzen ikasi dugu. Aski dugu kanpotik programa gaitzaten uztearekin. Etengabe gara mugitzen, etengabeko zalaparta bizi dugu, baina ez dakigu, ez zer nahi dugun, ez norantz goazen. Gero eta informazio handiago dugu, baina inoiz baino galduago sentitzen gara.  Zatoz, Espiritu Santua, eta aska gaitzazu nora gabeziatik.

Ez zaizkigu axola jada, kasik, bizitzaren arazo handiak. Ez gaitu kezkatzen argirik gabe gelditzeak bizitzari aurre egiteko orduan. Eszeptikoago bihurtu gara, baita ahulago eta kolokago ere, ordea. Adimentsu eta azti izan nahi dugu. Baina ez dugu topatzen, ez sosegurik, ez bakerik. Zatoz, Espiritu Santua, eta aska gaitzazu barne ilun eta nahasmendutik.

Gehiago nahi dugu bizi, hobeto bizi, luzeago bizi, baina zer bizi? Ondo sentitu nahi dugu geure burua, hobeto sentitu, baina zer sentitu? Bizitzaz bizi-bizi nola gozatuko gabiltza, zukurik handiena nola aterako, baina ez gara konformatzen ondo pasatzearekin bakarrik. Sudur puntan jartzen zaiguna egiten dugu. Kasik ez da galarazpenik, ez lur-debekurik. Zer dela-eta nahi dugu zerbait bestelakorik? Zatoz, Espiritu Santua, eta irakats iezaguzu bizitzen.

Aske eta independente izan nahi dugu, baina gero eta bakarrago gertatzen gara. Bizi beharra dugu, eta geure mundutxoan hesitzen gara, batzuetan hain aspergarria. Pertsona maiteen beharra dugu, eta ez dakigu harreman bizi eta adiskidetsurik sortzen. Sexuari «maitasun» esaten diogu, eta plazerari «zoriontasun», baina zeinek aseko du gure egarria? Zatoz, Espiritu Santua, eta irakats iezaguzu maitatzen.

Gure bizitzan ez da lekurik jada Jainkoarentzat. Haren presentzia hertsaturik gelditu da edo atrofiaturik gure barnean. Barruan zarataz beterik garelarik, ezin dugu entzun jada haren ahotsa. Mila desio eta sentsaziotan nahaspilaturik, ez gara gai jada haren hurbiltasuna sumatzeko. Harekin ez beste nornahirekin dakigu hitz egiten. Misterioari bizkar emanik bizitzen ikasi dugu. Zatoz, Espiritu Santua, eta irakats iezaguzu sinesten.

Fededun eta fedegabe, fededun handi eta fededun txar, horrela gabiltza askotan bizitzan erromes. Espiritu Santuaren kristau-jai honetan, guztioi esaten digu Jesusek behin batean ikasleei esan ziena, haien gainera ufatuz: «Har ezazue Espiritu Santua». Gure bizitza pobre hau sostengatzen duen Espiritu hori, gure fede ahula arnasten duen hori, sar daiteke gure baitan eta biziberri dezake gure bizitza berak bakarrik ezagutzen dituen bideetan barna.

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

 

-B (Joan 20,19-23)

Evangelio del 20/mayo/2018

RENUÉVANOS POR DENTRO

Poco a poco estamos aprendiendo a vivir sin interioridad. Ya no necesitamos estar en contacto con lo mejor que hay dentro de nosotros. Nos basta con vivir entretenidos. Nos contentamos con funcionar sin alma y alimentarnos solo de bienestar. No queremos exponernos a buscar la verdad. Ven, Espíritu Santo, y libéranos del vacío interior.

Hemos aprendido a vivir sin raíces y sin metas. Nos basta con dejarnos programar desde fuera. Nos movemos y agitamos sin cesar, pero no sabemos qué queremos ni hacia dónde vamos. Estamos cada vez mejor informados, pero nos sentimos más perdidos que nunca. Ven, Espíritu Santo, y libéranos de la desorientación.

Apenas nos interesan ya las grandes cuestiones de la existencia. No nos preocupa quedarnos sin luz para enfrentarnos a la vida. Nos hemos hecho más escépticos, pero también más frágiles e inseguros. Queremos ser inteligentes y lúcidos. Pero no encontramos sosiego ni paz. Ven, Espíritu Santo, y libéranos de la oscuridad y la confusión interior.

Queremos vivir más, vivir mejor, vivir más tiempo, pero ¿vivir qué? Queremos sentirnos bien, sentirnos mejor, pero ¿sentir qué? Buscamos disfrutar intensamente de la vida, sacarle el máximo jugo, pero no nos contentamos solo con pasarlo bien. Hacemos lo que nos apetece. Apenas hay prohibiciones ni terrenos vedados. ¿Por qué queremos algo diferente? Ven, Espíritu Santo, y enséñanos a vivir.

Queremos ser libres e independientes y nos encontramos cada vez más solos. Necesitamos vivir y nos encerramos en nuestro pequeño mundo, a veces tan aburrido. Necesitamos sentirnos queridos y no sabemos crear contactos vivos y amistosos. Al sexo lo llamamos «amor», y al placer, «felicidad», pero ¿quién saciará nuestra sed? Ven, Espíritu Santo, y enséñanos a amar.

En nuestra vida ya no hay sitio para Dios. Su presencia ha quedado reprimida o atrofiada dentro de nosotros. Llenos de ruidos por dentro, ya no podemos escuchar su voz. Volcados en mil deseos y sensaciones, no acertamos a percibir su cercanía. Sabemos hablar con todos menos con él. Hemos aprendido a vivir de espaldas al Misterio. Ven, Espíritu Santo, y enséñanos a creer.

Creyentes y no creyentes, poco creyentes y malos creyentes, así peregrinamos muchas veces por la vida. En la fiesta cristiana del Espíritu Santo, a todos nos dice Jesús lo que un día dijo a sus discípulos, exhalando sobre ellos su aliento: «Recibid el Espíritu Santo». Ese Espíritu que sostiene nuestras pobres vidas y alienta nuestra débil fe puede penetrar en nosotros y reavivar nuestra existencia por caminos que solo él conoce.

José Antonio Pagola

 

 

 

 

 

Deja un comentario