Mendekoste – A (Joan 20,19-23)

 

BUZTINA ESPIRITUAK ARNASTUA

Joanek asko zaindu nahi izan du Jesusek ikasleei gomendatutako misioa dakarren eszena. Garbi utzi nahi du zer den funtsezkoa. Jesus elkartearen erdian dago, denei bakea eta poza ematen. Baina ikasleei eginkizun bat dagokie, misio bat. Jesusek ez ditu deitu berarekin goza dezaten bakarrik, baizik eta bera munduan presente egin dezaten.

Jesusek «bidali egin ditu». Ez die esan zehazki norengana joan behar duten, zer egin behar duten edota nola jokatu behar duten: «Aitak ni bidali nauen bezala, hala bidaltzen zaituztet nik zuek». Beren egitekoa Jesusena bera dute. Ez dute besterik: Jesusek Aitagandik hartu duena bera. Bera izan dena izan behar dute berak munduan.

Ikusi dute norengana hurbildu izan den, nolako tratua eman izan dien ahulenei, nola eraman duen aurrera bizitza gizatiartzeko bere egitasmoa, nola erein izan dituen askapen eta barkazio-keinuak. Beraren eskuetako eta saihetseko zauriek bere guztizko buru-eskaintza dakarkiete gogora. Jesusek jendearen artean beraren presentzia «berregin» dezaten bidaltzen ditu orain.

Alabaina, badaki beraren ikasle horiek hauskor direla. Behin baino gehiagotan geratu izan da ahozabalik haien «fede koxkorra» ikustean. Beraren Espirituaren beharra dute beren misioa beteko badute. Horregatik, keinu berezi bat egitera doa beraiekin. Ez dizkie ezarriko bere eskuak, ez ditu bedeinkatuko, gaixoekin eta txikiekin egin ohi zuenez: «Bere arnasa ufatu die gainera, eta esan die: Har ezazue Espiritu Santua».

Jesusen keinu honek askotan ezin atzeman izaten dugun indarra du. Biblia-tradizioaren arabera, Jainkoak «buztinez» moldatu zuen Adam; ondoren, bere «bizi-arnasa» ufatu zuen haren gainera, eta buztinki hura «bizidun» bihurtu zen. Horixe da gizakia: buztin-puska bat Jesusen Espirituak arnastua.

Fededun hauskor eta fede koxkorreko: buztineko kristau, buztineko teologo, buztinezko apaiz eta gotzain, buztineko elkarte… Jesusen Espirituak bakarrik bihurtzen gaitu Eliza bizi. Haren Espiritua onartzen ez duten eremuak «hilik» geratzen dira. Guztioi egiten digute kalte, haren presentzia bizia gure artean eguneratzea eragozten baitigute.

Jende askok ezin atzeman ditu gugan Kristok eraberritutako bakea, poza eta bizitza. Ez dugu inor bataiatu behar urez bakarrik, baizik eta Jesusen Espiritua isuri behar diogu. Ez dugu egin behar maitasunez hitz egin bakarrik, baizik eta jendea maitatu egin behar dugu Jesusek bezala.

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Pentecostés – A (Juan 20,19-23)

BARRO ANIMADO
POR EL ESPÍRITU

Juan ha cuidado mucho la escena en que Jesús va a confiar a sus discípulos su misión. Quiere dejar bien claro qué es lo esencial. Jesús está en el centro de la comunidad, llenando a todos de su paz y alegría. Pero a los discípulos les espera una misión. Jesús no los ha convocado solo para disfrutar de él, sino para hacerlo presente en el mundo.

Jesús los «envía». No les dice en concreto a quiénes han de ir, qué han de hacer o cómo han de actuar: «Como el Padre me ha enviado, así también os envío yo». Su tarea es la misma de Jesús. No tienen otra: la que Jesús ha recibido del Padre. Tienen que ser en el mundo lo que ha sido él.

Ya han visto a quiénes se ha acercado, cómo ha tratado a los más desvalidos, cómo ha llevado adelante su proyecto de humanizar la vida, cómo ha sembrado gestos de liberación y de perdón. Las heridas de sus manos y su costado les recuerdan su entrega total. Jesús los envía ahora para que «reproduzcan» su presencia entre las gentes.

Pero sabe que sus discípulos son frágiles. Más de una vez ha quedado sorprendido de su «fe pequeña». Necesitan su propio Espíritu para cumplir su misión. Por eso se dispone a hacer con ellos un gesto muy especial. No les impone sus manos ni los bendice, como hacía con los enfermos y los pequeños: «Exhala su aliento sobre ellos y les dice: Recibid el Espíritu Santo».

El gesto de Jesús tiene una fuerza que no siempre sabemos captar. Según la tradición bíblica, Dios modeló a Adán con «barro»; luego sopló sobre él su «aliento de vida»; y aquel barro se convirtió en un «viviente». Eso es el ser humano: un poco de barro alentado por el Espíritu de Dios. Y eso será siempre la Iglesia: barro alentado por el Espíritu de Jesús.

Creyentes frágiles y de fe pequeña: cristianos de barro, teólogos de barro, sacerdotes y obispos de barro, comunidades de barro… Solo el Espíritu de Jesús nos convierte en Iglesia viva. Las zonas donde su Espíritu no es acogido quedan «muertas». Nos hacen daño a todos, pues nos impiden actualizar su presencia viva entre nosotros. Muchos no pueden captar en nosotros la paz, la alegría y la vida renovada por Cristo. No hemos de bautizar solo con agua, sino infundir el Espíritu de Jesús. No solo hemos de hablar de amor, sino amar a las personas como él.

José Antonio Pagola