Garizumako 3. igandea (A) (Joan 4,5-42)

 

BADA ELIZAN ONDO
EZ DOAN ZERBAIT

Joanen ebanjelioak birsortu du eszena, baina Jesus nolako zen ezagutzeko aukera demaigu. Profeta bat, bakarrik eta adiskideki emakume samariar batekin hitz egiteko gai dena, herri likits eta juduek gorroto duten herri batekoarekin. Gizon bat, giza bihotzeko egarriari entzuteko eta pertsonaren bizitza eraberritzeko gai dena.

Sikar-eko putzu ondoan, biziaz mintzo dira biak. Senar ez duen gizon batekin bizi da emakumea. Jesus badaki, baina ez da haserretu, ez dio aurpegiratu. Jainkoaz mintzo zaio eta «erregalu» bat dela argitu dio: «Jainkoaren dohaina ezagutuko bazenu, dena aldatuko litzateke, zure bizi-egarri aseezina bera ere». Emakumeari bihotzean galdera bat itzarri zaio: «Ez ote da hau Mesias?».

Bada gure Elizan ondo ez doan zerbait, bakardaderik eta traturik txarrena jasaten duen jendeak biziki sentitzen baitu: Jesusi jarraitzen diogula diogunok ez diegula berari ez entzuten, ez harrerarik egiten. Nola txertatuko dugu munduan Jesusen ebanjelioa, eseri gabe jendearen sufrimena, etsipena edo bakardadea entzutera?

Bada gure Elizan ondo ez doan zerbait, jendeak ia beti legearen eta moralaren ordezkari ikusten bagaitu eta ez Jainkoaren errukiaren profeta. Nolatan «atzemango» eta sumatuko dute gugan Aitaren gogorantz jendea erakartzen zuen Jesus hura, bere errukizko maitasuna agertuz?

Bada gure Elizan ondo ez doan zerbait, jendeak, fede-krisialdi ilunean galdurik, Jainkoaz galdera egin eta guk jaiotza-kontrolaz, dibortzioaz edo preserbatiboez hitz egiten badiogu. Zertaz hitz egingo ote luke gaur egungo jendearekin samariar emakumearekin elkarrizketa bizia izan zuen hark, bere zoriontasun-egarria asetzeko biderik hobena azaltzen saiatu zenean?

Bada gure Elizan ondo ez doan zerbait, jendeak sentitzen badu eliztar garenok ez dugula maite. San Agustinek zioen: «Pertsona bat ezagutu nahi baduzu, ez galdetu zer pentsatzen duen, galdetu zer maite duen». Askotan entzuten dugu esaten zein den Elizaren pentsaera; beste hau da sufritzen ari direnen galdera: zer maite du Elizak?, nor maite du?, eta nola maite ditu? Zer erantzungo genieke geure kristau-elkartetik?

Jose Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

3 Cuaresma – A (Juan 4,5-42)

ALGO NO VA BIEN
EN LA IGLESIA

La escena ha sido recreada por el evangelista Juan, pero nos permite conocer cómo era Jesús. Un profeta que sabe dialogar a solas y amistosamente con una mujer samaritana, perteneciente a un pueblo impuro, odiado por los judíos. Un hombre que sabe escuchar la sed del corazón humano y restaurar la vida de las personas.

Junto al pozo de Sicar, ambos hablan de la vida. La mujer convive con un hombre que no es su marido. Jesús lo sabe, pero no se indigna ni le recrimina. Le habla de Dios y le explica que es un «regalo»: «Si conocieras el don de Dios, todo cambiaría, incluso tu sed insaciable de vida». En el corazón de la mujer se despierta una pregunta: «¿Será este el Mesías?».

Algo no va bien en nuestra Iglesia si las personas más solas y maltratadas no se sienten escuchadas y acogidas por los que decimos seguir a Jesús. ¿Cómo vamos a introducir en el mundo su evangelio sin «sentarnos» a escuchar el sufrimiento, la desesperanza o la soledad de las personas?

Algo no va bien en nuestra Iglesia si la gente nos ve casi siempre como representantes de la ley y la moral, y no como profetas de la misericordia de Dios. ¿Cómo van a «adivinar» en nosotros a aquel Jesús que atraía a las personas hacia la voluntad del Padre revelándoles su amor compasivo?

Algo no va bien en nuestra Iglesia cuando la gente, perdida en una oscura crisis de fe, pregunta por Dios y nosotros le hablamos del control de natalidad, el divorcio o los preservativos. ¿De qué hablaría hoy con la gente aquel que dialogaba con la samaritana tratando de mostrarle el mejor camino para saciar su sed de felicidad?

Algo va mal en nuestra Iglesia si la gente no se siente querida por quienes somos sus miembros. Lo decía san Agustín: «Si quieres conocer a una persona, no preguntes por lo que piensa, pregunta por lo que ama». Oímos hablar mucho de lo que piensa la Iglesia, pero los que sufren se preguntan qué ama la Iglesia, a quiénes ama y cómo los ama. ¿Qué les podemos responder desde nuestras comunidades cristianas?

José Antonio Pagola