Erramu igandea – Domingo de Ramos -(A)- (Mateo 26,14-27,66) de José A. Pagola

Evangelio del 05-Abr-2020
por Coordinador – Mario González Jurado

EZ ZAITEZ JAITSI GURUTZETIK

Ebanjelioen kontaerak dioenez, Jesus gurutziltzatuaren aurretik igarotzen zirenek iseka egiten zioten, eta, beraren sufrimenaz barre eginez, bi iradokizun sarkastiko egiten zizkioten: Jainkoaren Semea bazara, «salba ezazu zeure burua» eta «jaitsi zaitez gurutzetik».

Horixe da, zehazki, gure erreakzioa sufrimenduaren aurrean: geure burua salbatu, geure ongizatea bakarrik kontuan hartu eta, ondorioz, heriotza saihestu, bizitza guztian sufriaraz gaitzakeen guztia nola urrunduko ibili. Gu bezalakoa izango ote da Jainkoa ere? Kontuan bere burua eta bere zoriona bakarrik duen norbait?

Jesusek ez dio erantzun iseka ari zaizkionen probokazioari. Ez du hitzik esan. Ez da argibiderik emateko ordua. Isiltasuna du bere erantzun guztia. Mespretxua agertzen diotenentzat begirunea eta, batez ere, errukia eta maitasuna den isiltasuna da.

Isiltasuna hautsi, aldarri erdiragarriaz Jainkoari dei egiteko bakarrik hautsi du Jesusek isiltasuna: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu eskutik?». Ez dio eskatu salba dezan gurutzetik eraitsiz. Soilik, ez dadila ezkuta, ez dezala bera bakarrik utzi heriotzako ordu horretan, mutur-muturreko sufrimendu horretan. Eta Jainkoa, beraren Aita, isilik gelditu da.

Jainkoaren isiltasun hori hondoraino adituz bakarrik ikusten ahal dugu beraren misterioaren apur bat. Jainkoa ez da izaki boteretsu eta garaile bat, lasaka eta zoriontsu bat, giza sufrimenduaz axolagabe bat, baizik eta Jainko isila, ahaltasun gabea eta umiliatua, gurekin batean sufritzen duena oinazea, iluna eta heriotza bera.

Horregatik, Gurutziltzatua kontenplatzean, gure erreakzioa ezin izan da iseka eta mespretxua, baizik eta konfiantzazko eta esker oneko otoitza: «Ez zaitez jaitsi gurutzetik. Ez gaitzazu utzi bakarrik geure atsekabean. Zertarako izango genuke on gure sufrimendua ezagutuko ez lukeen Jainko bat? Nork ulertzen ahal liguke?».

Norengan jartzen ahal lukete esperantza ezkutuko hainbat eta hainbat kartzelatako torturatuek? Norengan jartzen ahal lukete esperantza hainbat eta hainbat emakume umiliatu eta bortxatuk, inolako defentsarik gabek? Zeri heltzen ahal liokete gaixo kroniko eta hilzorikoek? Nork eskaintzen ahal liekete kontsolamendurik hainbat gerla, terrorismo, gose eta miseriatako biktimei? Ez. Ez zaitez jaitsi gurutzetik, zeren, geure ondoan «gurutziltzaturik» zu sentitzen ez bazaitugu, «galduago» gertatuko baikara.

Jose Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Domingo de Ramos – A (Mateo 26,14–27,66)

Evangelio del 05 / Abr / 2020

por Coordinador – Mario González Jurado

NO TE BAJES DE LA CRUZ

Según el relato evangélico, los que pasaban ante Jesús crucificado se burlaban de él y, riéndose de su sufrimiento, le hacían dos sugerencias sarcásticas: si eres Hijo de Dios, «sálvate a ti mismo» y «bájate de la cruz».

Esa es exactamente nuestra reacción ante el sufrimiento: salvarnos a nosotros mismos, pensar solo en nuestro bienestar y, por consiguiente, evitar la cruz, pasarnos la vida sorteando todo lo que nos puede hacer sufrir. ¿Será también Dios como nosotros? ¿Alguien que solo piensa en sí mismo y en su felicidad?

Jesús no responde a la provocación de los que se burlan de él. No pronuncia palabra alguna. No es el momento de dar explicaciones. Su respuesta es el silencio. Un silencio que es respeto a quienes lo desprecian y, sobre todo, compasión y amor.

Jesús solo rompe su silencio para dirigirse a Dios con un grito desgarrador: «Dios mío, Dios mío, ¿por qué me has abandonado?». No pide que lo salve bajándolo de la cruz. Solo que no se oculte ni lo abandone en este momento de muerte y sufrimiento extremo. Y Dios, su Padre, permanece en silencio.

Solo escuchando hasta el fondo este silencio de Dios descubrimos algo de su misterio. Dios no es un ser poderoso y triunfante, tranquilo y feliz, ajeno al sufrimiento humano, sino un Dios callado, impotente y humillado, que sufre con nosotros el dolor, la oscuridad y hasta la misma muerte.

Por eso, al contemplar al Crucificado, nuestra reacción no puede ser de burla o desprecio, sino de oración confiada y agradecida: «No te bajes de la cruz. No nos dejes solos en nuestra aflicción. ¿De qué nos serviría un Dios que no conociera nuestros sufrimientos? ¿Quién nos podría entender?».

¿En quién podrían esperar los torturados de tantas cárceles secretas? ¿Dónde podrían poner su esperanza tantas mujeres humilladas y violentadas sin defensa alguna? ¿A qué se agarrarían los enfermos crónicos y los moribundos? ¿Quién podría ofrecer consuelo a las víctimas de tantas guerras, terrorismos, hambres y miserias? No. No te bajes de la cruz, pues, si no te sentimos «crucificado» junto a nosotros, nos veremos más «perdidos».

José Antonio Pagola