Jesus dago nire bihotzean

Jesus dago nire bihotzean,
zure bihotzean,
bihotz guztietan (bir.)

Begiak zabalik begira inguruari.
Ondokoei emaiezu eskua.
Beti zoriontsu izan daitezen,
Jesus bihotzetan baitaramate.

 

Ogi zerutik

Ogi zerutik etorria,
zu zera gure poz guztia (bi).

Bildots santua hara hemen
munduko gaitzak kentzearren,
sagrarioan non dagoen
lurra zeruak bat egiten,
lurra zeruak bat egiten.

Misteriorik haundiena
Jaungoikoaren oroimena.
Gozotasunik gozoena
gizonentzako dagoena,
gizonentzako dagoena.

Gauza guztien Egilea,
zeru ta lurren Erregea,
gure artean bizitzea
zer zoriona den gurea!
zer zoriona den gurea!

 

Bihotz batez

Bihotz batez, elkarturik,
Zugana gatoz Jauna,
Zugana gatoz Jauna.

Emaiguzu zure argi,
grazi ta maitasuna.
Entzun arren, Jauna.

Aldarrean aurkitzen da
kristau alaitasuna,
kristau alaitasuna.
Emaiguzu…

Gurutzean ta aldarean
daukagu osasuna,
daukagu osasuna.
Emaiguzu…

 

Agurra

Bukatu dugu Meza,
festa honen ardatza,
orain goazen guztiok
betetzera Hitza.

Pozez eta alaitasunez
gainezka bihotza,
egun eder pasa ta
gora bizitza.
Larai laralai laralai
ta gora bizitza!.

Eskerrik asko, Jauna

Eskerrik asko, Jauna,
bihotz bihotzetik.
Eskerrik asko, Jauna,
orain eta beti.

Eskerrik asko, Jauna,
gugan zaudelako
eta zure biziaz
bizi garelako.

Zure hitzen goxotan
Zu gure gidaria.
Ogi eta ardotan
Zu gure janari.

Erakutsi diguzu
zure maitasuna
ta maitasun bidea
den zuzentasuna. 

 

Andre Mariaren kanta

Agur, Jesusen Ama,
Birjina maitia,
agur, itsasoko izar
disdiratzailea.
Agur, zeruko eguzki
pozkidaz betea.
Agur, pekatarien
kaia ta estalpea.

Baina Zugandik alde
bihotzak ezin du,
Zuregana dihoa,
Zugan bizi nahi du.
Birjin berdingabea
onetsi nazazu.
Agur, Ama nerea.
agur, agur, agur!

 

Kanta dezagun

Kanta dezagun aingeruekin
Zeruko kanta ederrena:
Santua, Santu, Santua zera,
Jaingoko gure Jaun onena.
Zeru ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.

Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna ta goralpena.
Bedeinkatua orain ta beti
guregana datorrena.

Gurekin egon

Gurekin egon, gurekin, Jauna,
oraino dugun hitz egin!
Heldu da gaua ilun iluna,
gurekin egon, gurekin!

Zertaz mintzo zineten bihotz ilun,
ibiliz hola, bihotz ilun?
Hara Jerusalenen herenegun
Jesus hil dela, herenegun.

Gutarteko jendeak bizi dela
omen dabiltza, bizi dela!
Gizon zentzugabea, zein epela
zuen bihotza, zein epela!

Kristok behar zituen jasan behar
horiek oro, jasan behar,
piztu eta zadien ospean sar,
betiereko ospean sar.

Ama maite Maria

Ama maite Maria,
egiguzu lagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.

Zu Jaunaren Ama ta
gure Ama ona,
entzun Elizarekin
eskatzen duguna:
eman zure fruitua,
gure Osasuna,
ixur zure Semea,
Jaun errukiduna,
Bera bakarrik data
salbatzen duen Jauna.

Gure aita

Gure aita zeruetan zerana.
Santu izan bedi zure izena.
Etor bedi zure erreinua.
Egin bedi zure nahia
zeruan bezala lurrean ere.

Emaiguzu gaur egun hontako ogia.
Barkatu gure zorrak
guk ere gure zordunei barkatzen diegunez gero.
Eta ez gu tentaldira eraman,
bainan atera gaitzazu gaitzetik