BALENTXI
José Manuel Balentziaga Añon

(Errenteria 1935 - Donostia 2006)

Bihotza hautsi zaizu
azken besarkadan;
jota utzi gaituzu
denok negarretan.
"Balentxi", mila esker
laguank denetan
orain bakea duzu
Aitaren ondoan.

-------

Nortasun agiria
zurea garbia;
fede, itxaropena,
maitasun handia,
zure barrenean,
euskara, justizia,
presoak, amnistia,
pakea herrian.

Guk denok ezagutzen dugu gure BALENTXI maitea! Justiziaren alde ekiten duten mugida guztietan han Balentzi zegoen serbitzeko prest... Apez adoretsu eta lagun maitagarria. Jale amorratua, ikasteko beti adi eta serbitzari sutsua. Adiskide kuttna. Goian bego.

Euskal Herriko Apaiz koordinakundeko kidea, uztailaren 14 zendu zen Kontxako badian igerian zebilela.

Arlo askotan lan egiteko lan egiteko gai izan da, beti esku zabaltasun osoz, ausardiaz eta iraunkortasunez.

Bere kezka eta konpromiso nagusiak.

Preso eta haien familiak, ez bakarrik preso polítikoak, baita komunak ere, drogak menderatutako lagunak, zaharrak, hiesaren menpe edota hiltzorian zeudenak, eta guztietako pobretu ta desidenteak. Honen lekuko hainbertze herri erakunde eta taldeak: Gestorak, Etxerak, Arantzazuko bilerak, Drogak eragindako elkartea, Espetxeratuekiko Pastoraltza, Arrats, Askagintza, Salhaketa, Matiako egoitza, e.a.. Ezin ahaztu HERRIA2000ELIZAn egin izan zuen lan zabala; ez bakarrik idazten bertan, baita liburuak eta aldiskariak saltzen, kolabiratzaileak bilatzen, ale bereziak antolatzen, e.a.

Zer erranik ez kristau fededun eta apez lez.

Euskal Herriko Kristau Elkarte herritarren mailan eta gure Apaiz koordinakundeko bilera ta ekemenetan bultzatzaile porrokatua izan zela. Haundia zela euskaldun berri bilakatu egin zen Eukalherriarekiko bere fideltasuna adierazteko eta, arlo honetan ere, guztiontzat ezinbertzeko eredua izanik.
Euskalherriaren eta Elizaren arazoa bere bihotzaren sakonean zeraman. Beti prest konpromisoetan partaide izateko ta ez zekien bere burua eskakeatzen. Honetan beti garbi jokatu ohi zuen.

Guztiontzako eredu ta Jainkoaren dohai ederra izan dugu gure artean. Goian bego eta, bihotzeko Balentxi, lagun egiguzu gure ahaleginetan.

Eskerrik anitz.

Urbasa dugu lur zabalaren
ahuntz eta txorien kabi
pagotxo batekin besapen
ba goaz ere gu adi,
eta zurekin ahaleginean
eginen pake pagadi.

Euskal Herrian zabaldu duzu
zure bizitza ugaritsu,
beti aurrera eta kementsu
beti gogoz ta alaitsu
Herria piztu ta ez ukatu
Aupa, Balentxi, ta gora zu!

 

TESTIGOS - LEKUKOAK
Bere fede eta herrriarekiko leialtasunari eutsi zioten euskal gizon emakumeak.

Balentxiren urteurrena

Dakizuenez,Balentxiren urtemuga , uztailaren 14ean izanen dugu.

Oinarrizko Elkartekoek eta koordinadorakoek egun berean Eukaristia ospatu nahi dugu

Sta Maria Basilikan goizeko 11:00tan .

Horrez gainera, Uztailaren 14ean ere, Kaian, Omenaldi Zibila eginen zaio

13:00tan.Uztailaren 12an, osteguna, 19:00tan
Donostiako Konstituzio Pzan
.

Balentxiren liburua ere aterata izanen da ordurako,
Bertan aurkezpen ofiziala eginnen du Txalaparta Argitaletxeak.

Egokia izannen litzake guk liburuaren salmentarako Omenaldiarena kontuanhartzea eta apaizon artean zabaltzea.